Investigación Política
Azken urteotan, konfiantza politikoaren maila baxuen (edo, gutxienez, beherantz doazenen) inguruko kezka orokorra areagotu egin da, demokrazia garaikideentzat mehatxu potentzialtzat hartzen direlarik. Izan ere, testuinguru politiko globalak agerian uzten du gizarteak politikarekiko eta bere aktoreekiko duen mesfidantza esanguratsua eta iraunkorra. Adibidez, Espainian, CISen datuen arabera, herritarrek uste dute politika eta bertan dihardutenak arazo bat direla.
Bestalde, konfiantza politikoari buruzko ikerketa eta inkesta gehienek herritarrek sistema demokratikoaren funtzionamenduan, hura osatzen duten erakundeetan, zerbitzu publikoen kalitatean edo unean uneko gobernuan jarritako babesa edo konfiantza neurtu izan dituzte. Hala ere, gutxiago aztertu izan da herritarrek eragile jakin batzuekiko, politikariekiko, duten konfiantza.
Mintegi honek, Jarduera Politikoaren Behatokiak (LUPAK) antolaturik, eragile politikoenganako konfiantzari buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatzea du helburu. Bereziki, nola eraikitzen edo ahultzen den konfiantza hori, eta zer irizpide jarraitzen dituzten herritarrek beren ordezkari politikoez fidatzeko edo mesfidatzeko. Honela, helburua beren egunerokotasunean politika aztertzen, komunikatzen, jarduten edo esperimentatzen dutenen arteko elkarrizketa plural bat bultzatzea da.
Manuela Carmena
Legelaria, epailea eta Madrilgo alkate ohia
Xavier Coller
Politika Zientzia eta Soziologiako katedraduna