Lupak-ekin elkarlanean eta hausnarketa-gune ezberdinen bitartez, hainbat adituk egungo agenda publikoaren gai zein arazoen inguruan duten ikuspegia partekatzeko aukera izan dute. Atal honek adituen adierazpen hauetatik eskuratutako ideia nabarmenetako batzuk biltzen ditu.
Polarizazioa
Gai nagusiak
Demokraziaren kalitatea
Populismoa
Ordezkaritza politikoa
Míriam Juan-Torres
Polarizazio afektiboak desberdintasunak lerrokatzen ditu dena barne hartzen duten eta herritarren gaitasun kritikoa lainotzen duten makro identitateen inguruan.
Polarizazio afektiboa oso arriskutsua da pertzepzioak eraldatzen dituelako, herritarrengan beren alderdiarekiko konpromiso sendoko sentimendua errotuz eta, bestalde, gizatasun eza edo gaitzespena erakutsiz ezberdin pentsatzen dutenekiko.
Luis Miller
Boto erabakiak gehienbat emozioekin eta identitateekin zerikusia duenean boto arrazionala edo ekonomikoa desagertu egiten da, gobernuaren lanaren balorazioaren arabera egiten dena.
Ezinbestean espazio politiko berdinean ez dauden alderdi politikoen arteko zeharkako akordioek polarizazio politikoa ez garatzea eta demokrazia indartzea ahalbidetzen dute.
Komunikabideak eta politika
Gai nagusiak
Sare sozialak
Informazioa eskuratzea
Demokrazia
Lola García
Politika eta komunikabideak elkarren beharra dute, baina loturak ezin du botere-harreman baten menpe egon.
Gaur egun, komunikabideak politikarien erresonantzia-kutxa bihurtu dira.
Daniela Álvarez
Sare sozialek informazioa eskuratzea zein sortzea demokratizatu dute.
..
Generoa
Gai nagusiak
Emakumeen ordezkaritza politikoa
Agenda publikoa
Lidergo-estiloak
Yanina Welp
Emakume politikariek ez dituzte ezinbestean emakumeen interesak ordezkatzen; hala ere, ikerketa eta datuek adierazten dutenez, emakume horiek espazio publiko zein politikoetan presentzia handiagoa izateak agenda publiko zabalago bat eraikitzeko aukera handitzen du.
Lidergo-estiloak ez dira kontu biologiko bat, herritarren sozializazio-prozesuek zehaztutakoak baizik.
Emakumeek pairatutako kostu pertsonala, ez soilik politikan baizik eta oro har, handiagoa da. Erasoak oldarkorragoak dira eta haienganako jarrera zorrotzagoa da oraindik.
Alderdi politikoen esku dago emakumeen instituzioetarako zein botere-guneetarako sarbidea baimentzea edo blokeatzea.
..
Gazteak politikan
Gai nagusiak
Polarizazioa
Edukazioa politikan
Kultura demokratikoa
Marta Rosique
Gazteek politikan parte-hartze handiagoa izateak ez du esan nahi politikarekiko interes gehiago dutenik, beren kezkak hobeto ordezkatuta egongo direnik esan nahi ez duen bezala.
Sare sozialek herritarren artean “sasi-adituak” sortarazten dituzte; gazteen artean mezu populista eta antipolitikoak, kontrastatu gabeak, zabalduz.
Estatuaren eta herritarren artean benetako komunikazio bat egon dadin beharrezkoa da erakundeek komunikazio-kanalak zehaztutako herritar-taldeen beharretara egokitzea.
Egoitz Etxeandia
Politikaren inguruko heziketa jasotzeak, adin txikietan, etorkizunean herritarren parte-hartzea piztu dezake.
..
Lan- eta industria-egiturak sortu behar dira gazteek beren talentua Euskadin garatu eta haren eraldaketan barnetik parte hartu nahi izan dezaten.
..
Aukerak falta dira jende gazteak, politikaren bide tradizionaletik ez datozenak, bertan sartu eta ardura postuak hartu ahal izateko.
Demokrazia
Gai nagusiak
Alderdi politikoak
Balio demokratikoen gainbehera
Herritarren konfiantza
Manuel Arias Maldonado
Alderdirik gabeko demokrazia bat ez da posible. Erabakiak hartzeko prozesu formalen bidez herritarren interesak zuzendu eta antolatuko dituzten plataformak behar dira.
Ideologia iliberalek demokrazia liberalek baino etekin handiagoa ateratzen diote emozioei buruzko ezagutzari; ideologia arrazional liberala baino sinesgarriagoa den hizkera emozional bat bereganatzeko gaitasuna izan dute.
Ramón González Férriz
Polarizazioa negozio-eredu bat da, horregatik, iritzi indartsu eta erradikalenek diru-sarrera handiagoak sortzen dizkiete hedabideei.
..
Demokrazia defendagarria da, ez soilik moralki zuzena izateagatik, baizik eta sistema eraginkorrena dela uste delako.
Jarduera politikoa
Gai nagusiak
Zerbitzu publikoa
Profesionalizazioa
Politikarekiko ezinikusia
Xavier Trias
Politika zerbitzu bat da, ez lanbide bat. Horregatik, beharrezkoa da herritarrentzako oso gertukoa den zerbitzu-jarrera bat izatea.
Alderdi politikoak ezin dira kolokazio-agentzia bat izan eta herritarrak zerbitzatu ahal izateko euren militanteak ahalik eta ondoen trebatzeko betebeharra dute.