Lupak

2025eko azaroaren 12a
Elbira Zipitria zentroa
(Sinnergiak Social Innovation)
Donostia / San Sebastián

Eskuin-muturra eta gazteria: emakumeek politikan duten parte-hartzearen gaineko ondorioak

Azken hilabeteetan, hainbat inkestek joera kezkagarri bat erakusten dute: gazteen artean ematen ari den ultraeskuineko korronte politikoen gorakada. Posizionamendu ideologikoan dagoen genero-arrakala geroz eta handiagoa da; gizon gazteek eskuin muturreko mugimendu eta alderdiekiko geroz eta sinpatia handiagoa duten bitartean, emakume gazteek, berriz, gehiago jotzen dute balio aurrerakoi eta berdintasunezkoetara.

Jarduera Politikoaren Behatokiak (LUPAK) antolatutako mintegi honek hausnarketarako gune bat ireki nahi du, joera politiko horiek berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei nola eragin diezaieketen aztertzeko eta, bereziki, emakumeek politikan duten parte-hartze erreal zein eraginkorrari. Saio honetan, Ainhoa Novo UPV/EHUko Politika Zientziako irakasle zein ikertzailea eta Lionel Delgado Maskulinitateetako, (anti)feminismoetako eta Berdintasuneko ikerlari zein dibulgatzailea eta Bróders proiektuaren sortzailea izango ditugu hizlari gisa.

Hizlariak

Ainhoa Novo
EHU


Lionel Delgado
Bróders proiektua

Moderatzailea

Laura Lucía Suarez
Ikertzailea eta doktoregaia Ikasketa Feminista eta Generokoetan

Galeria

Lupak
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.